Aupa!
Badakizuenez, ostiralen izan genun "El gran día del deporte". Urtero bezela, hortxe izan ginen goizian goiz gerra ematekotan. Kirol guztitan izan ginen (futboloin, pin pon eta horrelakok eztue kontatzen) baina eskubaloia kendu in ziguten. Beraz, futbola, saskibaloia, herri kirolak eta volley-ballea jokatu genun.
Futbolen laurden finaletan geatu ginen. 4-1 irabazten jun ondoren 5-4 galdu genun... gaizki. Baina beno, 4 urteetan egindakoa ikusita pozik egoteko arrazoiak baditugu. 2 aldiz semifinaletan eta beste bitan laurden-finaletan.
Saskibaloian semifinaleta iritsi ginen lehenengo aldiz. Lehen eta hirugarren mailan laurden finalak jokatu genituen eta bigarrengo mailan ezta hori ere. Gure bi fitxaje berriak asko aportatu ziguten, Oihane eta Aitane.
Herri Kiroletan ia-ia txapeldun geratu ginen. Tokako puntu batengatik soilik. Beraz, bigarren postua: medalla, kamiseta eta llavero bat.
Volley-en finala jokatu genuen baina galdu zoritxarrez. Ezin izan genuen aurreko urteko garaipena lortu. Baina ere medalla, kamiseta eta mobila lepotik eramateko "katxarro" bat eraman genituen partaideok etxera.
Eta gaben festa izan zen Bataplanen. Haurten ere tongoa egon da ez zaidalako ezer ez tokatu... sin comentarios. Bestela dena oso ondo joan zen.
Kirolen argazkirik ez det oraindik baina festakoa bai, hementxe jartzen dizuet:

Bizarra moztea pasa egin zitzaidan, aix...
Ale, ondosegi ta agur "día del deporte"ri!!