domingo, 27 de julio de 2008

Iepa:

Hementxe jartzeizuet atzo ateatako beste argazki bat:

 

(Argazki hau ya bigarrengon atea zan!!)

Gaur egun beroa. Izugarrizko beroa ai naiz pasatzen. Familiak argazki bat bidali dit mobilea. Aitona, amona, osaba, izeko ta lengusu guztik gaur batea daude mendin bazkari baten. Uztaila eta abuztuko familiarren urtebetetzeak ospatzen dituzte... baina bat falta zaie, aix. Beaiekin hitz egiten izan naiz ta oso ondo pasatzen ai dia, nik deitzeakon bonbak jaten ai zian. A ze enbidia.

Bihar lanea tokatzea...
Ondo izan!
Posted by Picasa

sábado, 26 de julio de 2008

Kaixooo!

Gaur Kintburira jun nahiz oinez kanalan ondotik. Hementxe argazki bat:

 


Bero dexente ite zun ta zeoze kostau zait. Azkenen lortu detenen iristia... eateko zerbait ber nun. Inguruko PUB bakarra itxia zeon ta komun publikok estropeauta. Trenai itxoin ordu erdi ta Newbury-ra iristeakon estazioko denda itxia... supermerkatura jun ber izan det eateko zeoze lortzea. Earki etorri zait.

Argazki dexente ateaditut eta ikusten dezutena lortzeko beste 7 antzeko atea ditut. Ta halere hau eztao oso ondo... Igoko ditut hautako batean denok ikusteko.

Ondosegi!
Posted by Picasa
Iepa egunon!

Hementxe nabil gaur kamarakin piskat probak eta ze opzio dazkan eta gauzak iten, ta nere entrenimenduen argazki bat atea dizuet:

 


4 liburu eta rubiken kuboa (egina, bai, egina). Liburu hoitako bat erderaz da beste bi nobelak dia inglesez eta bestia Britainiako turistentzako gida Chris-ek utzitakoa.

Ya asteburua iritsi da ta deskantsatzia tokatzen da. Atzo gaben PUB baten izan ginen Chris ta biok, ondo eon zan. Irish Cider (Irlandako sagardua) eran genun ta egia esan nahiko ona zeon. Astigarrakuakin konparauta oso ezberdina... jeje. Chris esplikatu nion zer dan Txotx eta nola emozionatzen gean norbaitek txotx esateun bakoitzen. Jeje.

Bueno, ba olaxe; oaingoz planik gabe. Igual alboko herrira jute naiz oinez kanalan zehar. Chrisek esan dit nahiko bide polita dala (5 "milla": 8-9 km inguru) ta geo trenen bueltatzeko. Kingsbury ustet izena dula.

Bueno, ondosegi ta disfrutau. Zuentzako asteburua atzo hasi zan...
Posted by Picasa