jueves, 1 de mayo de 2008

Newbury!!

"The evolution of Mobile browsing Technologies" oi da nere udarako praktiken izenburua. Ulertzen dunak mesedez abixatzia. Ni oaindik dudetan nabil.

Ba olaxe nere suerteko ratxakin jarraituz, izugarrizko suertea izan det eta kanpora joan ahal izango naiz udara honetan. Hain juxtu Newbury-ra VODAFONE enpresan! Lekua Londresetik ordubetea dago ezkerraldeaka juten. Esan die han aurrea ateaberko detela 750 eurokin... eztietena galdetu izan da ea hilabetian dan edo guztira. Guztira baldin bada... eztakit nola biziko naizen. Ta hilabetian izanda ere... "kabalak" iten izan berko gea.

Miguelek ere Vodafone enpresan egingo du lan bainaDüsseldorf-en Alemanian. Bera ere oso gustora dabil baina Alemaneko asuntoarena... uf. Bestalde Miwi degu baita ere. Vodafonen baita baina oraindik jakin gabe gabiltza ea Miguelekin edo nirekin datorren. Hurrengo astean jakitea espero degu, baina batezere berak espero du.

Beno, uzten dizuet argazki pare bat hementxe ikusteko nolakoa den Newbury ta nun dagoen. Etorriko zeazte bixitan ezta? Ingalaterra sakona ezagutzera, Londres etab...


Ondosegi!! Zubiaaaaaa!!!!!

2 comentarios: