Iepa egunon!
Hementxe nabil gaur kamarakin piskat probak eta ze opzio dazkan eta gauzak iten, ta nere entrenimenduen argazki bat atea dizuet:
4 liburu eta rubiken kuboa (egina, bai, egina). Liburu hoitako bat erderaz da beste bi nobelak dia inglesez eta bestia Britainiako turistentzako gida Chris-ek utzitakoa.
Ya asteburua iritsi da ta deskantsatzia tokatzen da. Atzo gaben PUB baten izan ginen Chris ta biok, ondo eon zan. Irish Cider (Irlandako sagardua) eran genun ta egia esan nahiko ona zeon. Astigarrakuakin konparauta oso ezberdina... jeje. Chris esplikatu nion zer dan Txotx eta nola emozionatzen gean norbaitek txotx esateun bakoitzen. Jeje.
Bueno, ba olaxe; oaingoz planik gabe. Igual alboko herrira jute naiz oinez kanalan zehar. Chrisek esan dit nahiko bide polita dala (5 "milla": 8-9 km inguru) ta geo trenen bueltatzeko. Kingsbury ustet izena dula.
Bueno, ondosegi ta disfrutau. Zuentzako asteburua atzo hasi zan...
Noiztik zeneukan kuboa ein gabe?
ResponderEliminarSagardoa bezalakua baldin bada... ufff a ze gauzak iten ditun sargarduak
Nire asteburua galizin jarriko det, inbidia pixka bat emateko ;)