miércoles, 31 de octubre de 2007

Cosa de aniversarios

Iepa:

Azkenaldin urteurrenak gertatzen ai dia. Behintzat nere inguruan. Iganden nere gurasoen zilarrezko uztaiak ospatu genitun dakizuen bezela. Uztaiak berez asteartean izan ziren, baina bueno; ospatzeko hoberena beti igandean. Oraintxe bertan New York-en daude "Sagarra handia" bisitatzen... (la buena vida... estos no vuelven). Eta beste aldetik gaur goizean konturatu naiz dagoeneko bi urte pasatxoak ditudala besoa hautsita. Hain justu larunbatean betetzen zituen bi urte. Bestentzako sin más izango da baina netzako nahiko egun garrantzitsua da ta gustatze zait olakotaz oroitzea. Horrek gogorarazten dit nola ateratzen nintzen aurrera operatu zidatenean eta batez ere esan zidatenean ezingo nuela besoa berriro ere guztiz zuzen jarri; rehabilitazioan pasatako 8 hilabeteak egunero joaten, bertan ezagututako jendea eta beste gauza asko, beste batzuk besteak baino garrantzitsuagoak.

Beraz, olaxe jarraitzen du bizitzak: urteak ospatzen ditugu eta gauza batzuengatik alaitzen eta pozten gara; txarrengatik ere.

Ondosegi ta disfrutau asteburu luze hau!!

Markel

PD: milesker besoa haustean apoyatu eta lagundu zenidaten guztioi.

2 comentarios:

  1. Ieup

    Zure gurasoak bai azkarrak, egunero euroa gora ta gora... ea zerbait ekartzen dizuten!

    Eta besoarena, azkenean esperientzia bat da. Nik horrelakorik ez det inoiz izan eta ezin izan det """bertan ezagututako jendea eta beste gauza asko, beste batzuk besteak baino garrantzitsuagoak""" ezagutu.

    Augurium
    --
    TxemaFinwe

    PD: Pixka bat esplikatuko bazenu, zerbait gehiago komenatuko nuke :) ...

    ResponderEliminar
  2. PD: milesker besoa hausten apoyatu eta lagundu zenidaten guztioi???

    milesker besoa hausteagatik??? joder... k masoka.. jje

    bno espero egunero zure besoa hobe izatea!!

    zainduuuuuuu ta zubi ederra pasaaaa


    aiouuuu

    ResponderEliminar